|
TEXTO DEL CONCORDATO |
|---|
Asuntos Económicos
Enseñanza y asuntos culturales
Fuerzas Armadas
|
DESCARGAS |
|---|
Texto de Solicitud (pdf, 84kb)
Voluntarios (pdf, 34kb)
Sinadura-bilketa honekin adierazi nahi dugu herritar kopuru handi batek Espainiar Estatua eta Sede Santuaren arteko Konkordatuaren berehalako berrikuspena galdatzen duela (kontutan hartu konkordatu honek Erkidego Autonomo guztiei eragiten diela).
1. Eliza Estatuaren Aurrekontu Orokorren kontura finantzatzearen amaiera galdatzen dugu. Eliza, gainontzeko erakunde erlijiosoek bezala, bere beharrak asetzeko baliabide nahikoak bere kabuz lortu behar ditu. Elizak eta bere langileek Estatuaren ogasunera egin beharreko zerga-aportazioak normalizatzea eskatzen dugu ere.
2. Erlijioaren irakaskuntza berrikustea galdatzen dugu. Erlijioaren ikasgaia kurrikuloaren parte bezala irakasten bada, erlijioa egitate historiko-kulturala bezala izan beharko da, eta ez ikuspuntu konfesionalarekin. Edukien erabakia beti ere Estatuaren erantzukizuna izango da. Irakasleek estatutu juridiko bat izan beharko dute (hasiera, amaiera, eskubideak, katedra-eskubidea barne, eta obligazioak), gainontzeko irakasleen berdina: Estatuaren langileak Estatuak berak ordainduak, eta bere disziplina eta inspekziora meneratuak. Erlijioaren irakaskuntza konfesionala beti konfesioei egokitu behar zaie, eta inoiz ez kurrikuloaren parte izan.
3. Espainiar Estatuaren nazioarteko hitzarmenak 1978ko Espainiar Konstituzioari egokitzea galdatzen dugu, bereziki 14 eta 27 artikuluei dagokienez. Espainia estatu akonfesionala da, non gurtze-askatasuna dagoen, eta Estatuko akordioak errealitate konstituzional horretara lotuak egon behar diren. Espainiar Estatuko nazioarteko hitzarmenak 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapenaren araberakoak izatea eskatzen dugu, bereziki 2, 18, 19, 20, 25 eta 26 artikuluei dagokienean.
Eskaera hau sinatzen dugunok sentsibilitate sozial, politiko, kultural eta erlijioso ezberdinen esparrurik zabaleneko kide gara, eta askatasun, demokrazia eta giza eskubide zein oinarrizko askatasunen printzipioetan oinarritutako giro batean bizi nahi dugu.
LEGEZKO OHARRAK:
1.- Eskaera honen sinatzaileek edozein momentutan norbere datuen eraldaketa, aurkajartzea edota ezabaketarako eskubidea dute. Eskubide hauek honako posta-elektronikoko helbide honen bitartez egikaritu ahal izango dira: firmas(ABILDUA)concordato.org
2.- Dokumentu honetara egindako atxekipenarekin, sinatzaileek euren datuak modu automatizatuan erabiltzea espreski baimentzen dute, komunikatuaren betetzea helburu.
3.- Euren posta-elektronikoko helbideak ematen dituzten sinatzaileek beren erabilera baimentzen dute soilik kanpainaren egoerari buruzko informazioa oso modu puntualean jasotzeko.
acerca de concordato.org | © www.concordato.org |